martes, 10 de abril de 2012

GAZTE EGUNA APIRILAK 14AN!

Lesakako gaztik ez dugu atsedenik hartzen  eta joan den laruntin Gazte Martxa izan bagenun herrin, larunbat hontan, Apirilak 14, Gazte Eguna ospatuko dugu, urtez urte, herriko gaztik antolatuz eta elkarlanean arituz aintzinera ateratzen dugun eguna.

Urteroko modun, gaztik kalik hartu eta herria aldarrikapen eta besta giroz betetzea da helburua, kalea baita lekurik onena aldarrikapen eta beharrak borrokatzeko.

Horregatik aurten ere, ahal bezain egitarau zabala osatzen saiatu gara:

- 9:00tan TXUPINAZUA ETA DIANA KALEJIRA

- 10:30tan GOSARIA ETA HASIERA EKITALDIA

- 11:30tan MURAL MARGOKETA ETA PAELLA TXAPELKETA

- 14:00tan EPAILEEN PAELLA DASTATZEA

- 14:30tan BAZKARIA

- 17:00tan JOKUK

- 19:30tan POTEOA (Debako elektrotxarangarekin)

- 23:30tan KONTZERTUK

                 - LA PULQUERIA
                 - 3GABE2
                 -GLAUKOMA SOUND SYSTEM
                 -DJ BULL

Gazteri aktibo baten aldeko apustua eginez Lesakako gazteriari eta Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorri nahi duen orori, dei egiten diogu datorren larunbatin Lesakako kaleetara ateri eta besta giroz gozatzeko, geldirik dagoen gazteriak ez baitu herri hau aintzinera eramango.

GAZTIK GELDIRIK HERRIA HILIK!! MUGI HADI GAZTE!!


sábado, 10 de marzo de 2012

GAZTE-SANTUA 2012!

Apirila betea eldu da Lesakako gazteontzat.

Bertan ttugu GAZTE MARTXA eta GAZTE EGUNA!

-Apirilaren 6-7 Saran hasi eta Lesakan bukatuko den Gazte Martxa izango dugu, gero igandean Iruñean ospatuko den Aberri egunarekin bukatzeko.




-Bertzetik, Apirilaren 14an Gazte eguna antolatu dugu urtero legez. Hemen ttuzute bertze gauzen artin arratxin izanen diren kontzertuen aurrerapena:

La Pulqueria

3gabe2

Glaukoma

Dj Bull












Apirilan hemen ikusi nai zaituztegu!

 
JALGI HADI GAZTE!

MUGI HADI GAZTE!




domingo, 1 de enero de 2012

Truke azoka

Lesakako gazteok truke azoka antolatu genun Abenduaren 29 eta 30 bitartez plazako kioskun.

Azoka hau bi helburu nagusirekin antolatu zen: Sistema kapitalista honek bultzaturiko kontsumismo bortitzari aurre egitea eta bertzetik lesakako gazteok gure ekintza edo jarduerak non egin ezin ditugula salatzea.

Erran behar da biak lortu zirela, izan ere plazako kioskoa gazteok ekarritako arropaz beterik egon zen eta bertzetik argi geratu zen bertze behin herri hontan gazteok dugun gaztetxearen beharra.

AMETSARI TIRA TA TIRA GAZTETXEA HERRIRA!

domingo, 11 de diciembre de 2011

HERRI BAT SELEKZIO BAT

Gabonetan Bilbon ospatzen den euskal selekzioaren aldeko partidura autobusa antolatu bar dugu eskualdetik!
Partidua Abenduaren 28an 8:45tan da San Mamesen:
EUSKAL HERRIA - TUNEZ
Irteera: Elizondotik goizeko 10tan (Donezteben ta Lesakan ere geldittuko da)
Itzulera: Egitarauaren arabera (zehaztuko da)
Prezioa:10 euro egunin bertan
Apuntatzeko Abenduaren 20a baino lehen Intza edo Arranon.
Animatu, HERRI BAT SELEKZIO BAT!

domingo, 16 de octubre de 2011

Inposaturiko besta egun arrotzik ez!


Urtero bezela Urriaren 12an Lesakako gaztik ez genun deus ospatu
Egun hau “dia de la hispanidad” eta “virgen de la pilar”-en eguna da, eta hori ospatzeko España mailan besta eguna da. Guk ordea, ez dugu ospatzeko arrazoirik ikusten.
Lehenik eta behin, Hispanidade eguna Amerikaren “aurkikuntza” ospatzeko eguntzat izendatu zen 1929an. Ezagunak dira “aurkikuntza” honetan Hego-ameriketako herrialde desberdinetan jasan behar izan zituzten tratu eta esplotazioak. Hortaz gain, egun honekin, bi kontinenteetako herrialdeak España zirela adierazi nahi zuten, horrekin batera, nazio izaera bermatu nahian.
Bigarrenik, “Pilar-eko amabirginia” guardia zibil eta Españako patroitzat hartzen da.
Hori dela eta, hasieran erran bezala, ez dugu egun hau ospatzeko arrrazoirik ikusten eta beraz, lan egun arruntzat hartzeko deia luzatu izan dugu beti. Honen arira, hainbat lantoki zein ikastetxetan besta  eguna mantentzen denez, herri eskolak antolatu genituen nahi zuenak parte har zezan. Bertan, talo tailerra eta krisiari buruz hitzaldi-eztabaida bat egon ziren.

lunes, 12 de septiembre de 2011

Ametsari tira ta tira gaztetxea herrira!

 Lesakako gazteok urteetan zehar izan dugun arazoaren berri eman nahi dizuegu, hasteko leku fisiko ezak aunitz mugatzen gaitu, bai bileretan, zein antolatzeko ditugun ekintzak antzinera eramateko orduan ere. Izan ere, herriko elkarte eta ostatuek eskaintzen dizkiguten tokien edo eguraldiaren menpe aritzen baikara beti. Uda honetan zehar adibidez, plazako kioskoan egin behar izan ditugu bilerak.
Bertzalde, gaztetxe bat edukitzeak herriko kuadrila eta adin ezberdinetako jendearen arteko harremana sendotzeko aukera ematen du baita bertze herritako gazteak ezagutzekoa ere.
Gainera, gaztetxearen bidez sormena garatzeaz gain, bertze aisialdi eremu bat eskeini nahi genuke, herritik urrundu gabe, eta aisialdi komertzialari uko eginez.
Azkenik, gazteriaren alferkeria salatzea horren erreza den gizarte honetan, eztabaida, hitzaldi, tailer, ikastaro, formakuntza… bidez gaztetxean iritzi kritikoa bultzatzen ahal dugula uste dugu.
Horregatik gazteentzat ez ezik, gaztetxeak alde onak herri guztiarentzat dituela iruditzen zaigu. Izan ere, adin guztientzako jendeari bideratutako ekintzak eskainiko dituen gune irekia izateaz gain, herriari bizia emanen dion lekua lortu nahi dugu.

martes, 9 de agosto de 2011

Gazte akanpada

Gazte akanpada Gaztinbordan. 
“Natur arratsa”

-       Irteera: Abuztuk 15an 16:00tan Plazatik

-       Itzulera : 16 goizin

Jokuk eta bertze ekintzak antolatu dire eta janaria eta edaria egonen da. Apuntzeko Arranon edo Atxaspin 10 euron truke.

Animatu gazte!!

Lesakako Gazte Asanblada